jueves, 15 de marzo de 2012

1. Jarduera: Kontzeptuak Aztertzen


Lehenengo aldiz, hezkuntza formala eta ez formalaren arteko hausnarketa bat egin dut, nahiko konplexua izan da, formala definitzerakoan nahiko ados geundelako, baina ez-formalari dagokionez, informalarekin nahasten genuelako. Non ematen da hezkuntza galderari erantzunez sortu zaigu hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arteko ezberdintasunaren afera. Hala ere, hezkuntza ez-formala eta informala nahastuta azaldu ditugu. Bestalde, uste dut nahiko garbi gelditu zaigula hiruren arteko diferentzia. 


Orokorrean, uste dut ezjakintasuna izan dela galdera guztiak erantzutean nagusi. Denok genekien zerbait gaiari buruz, baina zehaztasunez ezertxo ere ez.